Zirika Zirkaos

Ongi etorriak zirkora

Bienvenid@s al circo

Welcome to the circus

Benvenuti al circo

أرحب في السي

Zure herrian, zure etxe ondoan!!

Munduko zirkorik, haundiena, artistarik hoberenak:

Errusiatik; KASPArof (laban jaurtitzailea), Txinatik etorri berria; “Sin txan pu” ekilibristen artean ekilibristena; italiatik Torpellinni anai arrebak (akrobaziak, akroporteak), kubako malabaristarik hoberena, ohial aereoa, dantza…

Baina ZIRIKA ZIRKUSen… itxurak ustel, zirika zirkusen ezer ez da itxurak erakusten duena.

Bolintxe Zalaparta, Krispeta Motoreta eta Loretsu Traketsuren eskutik…

Zirika zirKAOS!!!

Aurkeztutako ikuskizuna aurrera eramateko gai izango dira? Bai edo ez, egin apostu!!

Zirika zirkaos publiko guztiarentzat diseinatutako lana , erritmo izugarria eta humorez blai.

Hiru artista ezenan, kalean zein antzokietan egiteko oso egokia eta zirkoa edozein tokira eramateko aukera ezin hobea.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Zirika zirkus
  • Gidoia ideia: Luis Lainez Ainhoa Juaniz
  • Aktoreak: Maribel Martinez, Luis Lainez, Ainhoa Juaniz

Behar teknikoak

  • Neurriak:
    • Lurretik sapaira: 4 m. (8 ohial aereoa jartzekotan)
    • Fondoa: 5 m.
    • Luzera: 7 m.
  • Argi indarra
  • Aldagela

Argazkiak