Zorionak zuri

Zorionak zuri izena du Zirika Zirkusen ikuskizun berriak. Loretsu ta Bolintxe urtebetetze bat  ospatzeko asmoz azaldu dira eszenatokian, baina noski, Zirika zirkus eta Bazen behin zirkoa ikuskizunak disfrutatu dituzuenok jakingo duzuenez, arazotxoak topatuko dituzte beti bi pailazo hauek. Klake,  malabareak, akrobaziak, akroportor, dantzak, magia, globoflexia, oreka jokuak… urtebetetze festa antolatzea lortuko ote dute?

Ikuskizun bakoitzean ikusle baten edo beste baten urtebetetzea ospatuko dute tarta eta guzti. Nola? etorri, ikusi eta dastatu gure tarta goxoa!!!

Fitxa teknikoa

  • Zuzendariak: Luis Lainez eta Ainhoa Juaniz
  • Bolintxe Zalaparta: Luis Lainez
  • Loretsu Traketsu: Ainhoa Juaniz
  • Soinu teknikaria: Maribel Martinez
  • Ezenografia: Oskar Sada Muruzabal, Sergio Iribarren

Behar teknikoak

  • Neurriak
    • Lurretik sapaira 3 m.
    • Fondoa: 4-5 m.
    • Luzera: 5-6 m.
  • Argi indarra
  • Aldagela